2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

Egunotan hegazti ugari dabil Iñurritza biotopoan zehar, horien artean siberiar jatorria duen Txio marrabikoa (Phylloscopus inornatus)

Lehenagoko astean Emilio Salvatierra txorizale nafarrak, Iñurritzan Txiio marrabiko bat ikusten ari zela abixatu zigun. Hau jakinik Zarauzko txorizale batzuk segituan bertaratu ginen bertara eta hegazti berezi hau gertutik ikusteko aukera paregabea izan genuen.
Txio marrabikoa (Phylloscopus inornatus)

Txio marrabikoa, bizkarralde arre-horixka duen hegazti txiki eta lirain hau Errusia iparraldeko Siberia aldetik iritxi da Iñurritzara. Bere jenerokoa den Txio arruntarengatik eta hemen ugariena denarengatik bereizteko hiru ezaugarri nagusi ditu, Txio arruntak ez bezala honek, bere izenak dion bezala, begi gainean marra ezanguratsu bat dauka, non buru atzeraino doakion, hegoetan berriz marrra zuri bat ere badu eta sabelaldea ere dexente zuriagoa du.

Txio marrabikoa (Phylloscopus inornatus)
Migratzailea da eta Euskal herrian negu partean bakarrik ikusten dira, bainan beti ere ale bakanak izan ohi dira. Habitat ugaritan ibili zalea da eta horregatik Iñurritzan edozein ingurunetara egokitu daiteke bainan beti ere intsektu edo larbak ugari dauden lekuak onetsiko ditu. Beheko argazkian ikusten den bezala, bere moko txikiarekin, batik bat intsektuak harrapatzen dituzte. 

Txio marrabikoa (Phylloscopus inornatus)
Bere antz haundia duen Txio arruntari Zarautzen “muitua” izenarekin ere ezagutzen dute, zuhaitzetan, adarrez adar geldirik egon gabe ibili zalea delako izan liteke. Azken honek eta Txio marrabikoak, elkarren artean itxura haundia edukitzeaz gain, elikatzeko orduan antzeko habitata elkarbanatzen dutenez, ez dira bata bestearengatik aparte ibiltzen. Adibide gizara eta ezberdintasun gehiago ikuste aldera, behekaldeko lehen bi argazkiak Txio arruntarenak dira eta beste biak berriz Txio marrabikoarenak. Kantuak ere grabatu zitzaizkien dudak uxatze aldera.

Txio arrunta (Phylloscopus collybita)

Txio arrunta (Phylloscopus collybita)

Txio marrabikoa (Phylloscopus inornatus)

Txio marrabikoa (Phylloscopus inornatus)


Hegazti berezi honetaz gain beste hegazti mordoxka bat ere ikusteko aukera izan degu udazken honetan. Behekaldean dituzue horietako adibideetako batzuk.

Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax)

Zertzeta (Anas crecca)
Zertzetak (Anas crecca)
Zertzetak (Anas crecca)

Ipar-ahatea (Anas strepera)

Basahatea (Anas platyrhynchos)

Istingorrak (Gallinago gallinago) ere ugari ari dira ikusten egunotan. Elkarrekin bederatzi zenbatzeraino ere iritxi gera

Istingorrak (Gallinago gallinago) ederki mimetizatzen dira ingurura eta ondorioz ez dira errezak izaten ikustea.
Istingorrak (Gallinago gallinago)
Istingorrak (Gallinago gallinago)
Istingorrak (Gallinago gallinago)

Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
Txirri txikia (Calidris minuta)
Kulixka txikia  (Actitis hypoleucos)

Gabiraiaren (Accipiter nisus) presentzia ohikoa ari da bihurtzen Iñurritzan
Gabiraia  (Accipiter nisus)
Gabiraia  (Accipiter nisus)
Negu partean Miru gorriaren (Milvus migrans) presentzia ugaritu egin da Iñurritzan.

Belatz gorria (Falco tinnunculus) 

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)
Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Txorrua (Chloris chloris)

Negu-txirta (Anthus pratensis)

Zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus)

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Landa-txolarrea (Passer montanus)

Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)

Emberiza cirlus (Serinus serinus)

Buztanikara horia (Motacilla cinerea)

Kaxkabeltza (Parus major)

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

Buztanluzea (Aegithalos caudatus)

Erregetxoa (Regulus ignicapilla)

Txepetxa (Troglodytes troglodytes)

Tuntuna (Prunella modularis)

Etxe txolarrea (Passer domesticus) busti busti eginda

Buztanikara zuria (Motacilla alba)

Birigarroa (Turdus philomelos)

Pintzana (Fringilla coelebs)

Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo) "platuxa"(Pleuronektidoen familiakoa) eder bat mokoan duelarik
Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo) eta Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

Kaio hankahoria (Larus michahellis)

Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto)

Txakur-jabe lotsagabe batzuk ikusita ematen du Zarautzen eta inguruan ez dagoela non askatu txakurrak libre ibiltzeko. Bi kilometroko hondartza, nonbait, ez zaie nahikoa eta fauna eta flora babesteko eta itxitura batez inguratutako toki batera sartzen dituzte propio beren lagunak, behar diren elementuak hautsita, gainera. Goizetik gauera gauzak aldatzea zail dela jakina da eta pasa den astean ere beste hainbeste suertatu da behekaldeko argazkietan ikusiko duzuen beste ehizeko txakur honekin, oraingo honetan horietako bat hamabost minutu baino gehiago sartu da biotopo erdi erditik hegazti ehizan. Penagarria benetan, basozainei deitu zitzaien bainan Iñurritza biotopotik 30 km tara zegoen gertukoena eta hura etorri bitartean txakurrak aldegin zuen bertatik. 
 Beste arazoren baten aurrean honera deitu, 112 edo Gipuzkoako basozainak(943000420)
Berriro ere Iñurritzan ehizeko txakurrak lasai ederrean
Ehizeko txakurrekin nahikoa ez eta beste batzuk ere lasai lasai paseatzen babestutako gune erdi erditikan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.