2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Marea beltza Inurritzan

Joan den asteazkenean, hilak 13, ustekabe kezkagarri bat izan genuen Inurritzan: Brigadako zubitik ebhera gutxienez eta beheko kanpianren pareraino gasolio-orban zabal bat zabaldua zen.









URA eta SOS-Gipuzkoa abisatuta, adierazi ziguten berehala egingo zutela ikustaldi bat, jatorria zein zen argitzeko. Lerro hauek idazteko unean, ordea, oraindik ez dugu halako berririk jaso.

Hidrokarburuek aparteko kaltea eragiten dute hezeguneetan, bai landareengan, bai ornogabeengan, bai hegaztiengan. Urte-sasoia ere bereziki arriskutsua da, orain hasiberriak baitira landare asko ernaltzen eta hegaztiak habia egiten eta umeak ateratzen.

Espero dugu lehenbailehen argitzea kontua eta neurriak hartzea berriro ez gertatzeko halakorik, ez Inurritzan ez beste inon.

1 iruzkin:

  1. Kontu hau dela eta, hona zer mezu-truke izan dudan URA agentziarekin:

    GALDEA:
    Espediente-zenbakia: 2016/005271
    Eskaera mota: Informazioa
    Gaia: Informazio eskea

    Egun on
    Joan den asteazkenean, apirilak 13, Zarauzko Inurritza errekan izandako hidrokarburu-isuri baten berri eman nuen telefonoz, eta adierazi zitzaidan abisua emango zitzaizuela zuei eta SOS-Gipuzkoari. Jakin nahi nuke zertan den kontua, isuria identifikatu den, fokua aurkitu den eta erantzukizuna argitu den.
    Milesker


    ERANTZUNA:
    Zure galderari erantzunez, zure abisua jaso eta gure ikuskariak aipatutako lekura bertaratu ziren. Hala ere ezin izan da iturria zehaztu.
    Eskerrik asko. Ondo izan.

    ErantzunEzabatu

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.