2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Beste hegazti ugariren artean eraztundutako Paparurdina Iñurritzan

Udaberri eta udazkenero bezala Iñurritza bezalako hezeguneak leku paregabeak suertatzen dira Papar urdina (Luscinia svecica) ikusi eta bere edertasunaz gozatzeko, hegazti hau Iñurritzan kumatze ez den arren bere migrazioetarako itsas inguruko hezeguneak behar beharrezkoak ditu, berton sortzen diren xomorro edo intsektuez elikatzen delako. Paparurdin hauek azpiespezie ezberdinetan bereizten dira eta beraien artean besteak beste biometriagatik eta papar aldean izaten duten kolore urdin, naranja edo zurien tamaño ezberdinegatik bereizten dira, eta baita ere batzuek  Portugal eta Bretaña arteko kosta jarraituaz migratzen duten bezala beste batzuk penintsula iberiarrean barrena zuzen zuzen goitik behera zeharkatzen dutelako.
Goiko argazkian ikusten den Paparurdin hau martxo bukaera aldean Iñurritzan zebilen, argazkia Ander Izagirrek atera zion eta berau frantziako Nantes inguruko  Sain- Malo De Guersac-en 2011 garren urtean eraztundua izan zen, horregatik pentsatsen da Bretaña inguruan bizi den  namnetun azpiespeziekoa izango dela.
Iberiar penintsulatik Cyanecula eta namnetun azpiespeziekoak pasatzen dira eta Namnetun azpiespeziekoa Nantes eko paparurdin izenez ere esagutzen da eta horrgatik diot Iñurritzan ikusitakoa azken azpiespezie hontakoa izango dela. Baiñan ezin da segurutzat eman zeren badira Cyanecula azpiespezieko banaka batzuk inguru hortan kumatzen dutenak.
 Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot Alfredo Herrero eta Antonio Gutierrez-i  hegazti honen eraztuntze jatorria zein zen jakiteko eskeinitako laguntza guziagatik. Iñurritza aldean ikusitako Paparurdin gehiagoren argazkiak naturzalia blogean hemen

Ondorengo argazkiakiak Bittor Mutiozabalek udaberri hontan Iñurritzan atera dituenak dira.
Uda zertzeta (Anas querquedula)
 Ahate mokozabala (Anas clypeata) eta bere atzean uda zertzeta eme eta arra.
 Ahate mokozabala (Anas clypeata)
 Ahate mokozabala (Anas clypeata)
 Ahate mokozabala (Anas clypeata)
 Lertxun gorria, (Ardea purpurea)
 Lertxun gorria, (Ardea purpurea)
Bernagorria (Tringa totanus)
Txirritxo haundia.
Txirritxo haundia
Kurlinka bekaindunak.
Bernagorri arrunta
Kurlinka bekainduna
Lertxuntxo txikia
Birigarroa
Txinbo kaskabeltz emea, hegazti hau ere garai batean ez bezala asko ugaritu da gure inguruan, 
Txio iberiarra ematen du bainan arrunta ere izan liteke. Txio iberiarra da hemen kumatzen den bakarra nahiz eta neguan gure artean izaten deguna Txio arrunta bakarrik den eta udazken eta udaberrian Txio horia izan migazioan bakarrik pasatzen dena.
Landareak loretan


Iñurritza ibaia itsasoratzen den inguruko zubia berriztatzeko lanak ere hasi dituzte.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.